Aldizkariak
Egiaztapen-zerrenda hau tresna bat da, argitaletxe bat zure ikerketarako egokia den ala ez ebaluatzean jakin behar duzuna argitzen lagunduko dizuna.
Nola jakin dezakezu kontuan hartzen ari zaren aldizkaria zure ikerketarako aldizkari egokia dela?

Zure ikerketa konfiantzazko aldizkari batera bidaltzen ari zara?
Zure lanarentzako aldizkari egokia al da?
- Gero eta ikerketa gehiago ari dira argitaratzen mundu osoan.
- Astero argitaletxe berriak ateratzen dira.
- Ikertzaile askok argitaletxe predatzaileen inguruko kezkak dituzte.
- Non argitaratu aukeratzean zaila izan daiteke orientazio eguneratua aurkitzea.

Erabili zerrenda hau aukeratu duzun aldizkaria fidagarria den egiaztatzeko.
Zuk edo zure kideek aldizkaria ezagutzen duzue?
- Irakurri duzu noizbait aldizkari horretako artikuluren bat?
- Erraza da aldizkariaren azken artikuluak topatzea?
- Aldizkariaren izena: Aldizkariaren izena beste aldizkari baten berbera da edo erraz nahas daiteke beste aldizkari baten izenarekin?
- Aldizkariaren inguruko informazioa egiazta dezakezu ISSN atarian?
Argitaletxea identifikatzea eta berarekin harremanetan jartzea erraza da?
- Argitaletxearen izena argi eta garbi agertzen da aldizkariaren web orrian?
- Aldizkariarekin harremanetan jar zaitezke telefonoz, posta elektronikoz edota postaz?
Aldizkariak erabiltzen duen adituen ebaluazio mota argi azaltzen al du?
- Webguneak aipatzen al du prozesuak ebaluatzaile independenteak/kanpokoak barne hartzen dituen, zenbat ebaluatzaile dauden artikulu bakoitzeko?
- Argitaletxeak eskaintzen al du argitalpen-batzorde baten edo zure gai-arloko ikertzaileen ebaluaziorik?
- Aldizkariak onarpen edota adituen ebaluazio epe laburrak bermatzen ditu?
Artikuluak zerbitzu espezializatuetan indexatuta edota artxibatuta daude?
- Erraz aurki daitekeen datu-base batean indexatuko/artxibatuko da zure lana?
- Argitaletxeak bermatzen al du argitalpen digitalak epe luzerako artxibatzea eta gordetzea?
- Argitaletxeak identifikatzaile digital iraunkorrak erabiltzen ditu?
Argi dago zein tasa kobratuko diren?
- Aldizkariaren guneak azaltzen al du zertarako diren tasa horiek eta noiz kobratuko diren?
- Argitaletxeak azaltzen al du bere web orrian jasotzen duen finantzazioa?
- Tasen zenbatekoa eta moneta aipatzen dira?
- Argitaletxearen web gunean azaltzen da salbuespenak eskuragarri dauden ala ez?
Egileentzako gidalerrorik badago argitaletxearen webgunean?
- Sarbide irekiko aldizkarien kasuan, argitaletxeak lizentzia-politika argia du? Lehentasunezko lizentziarik badago? Salbuespenak onartzen dira egilearen beharren arabera? Lizentziaren xehetasunak argitalpen guztietan agertzen dira?
- Zure lanaren egile-eskubideak gordetzeko aukera ematen dizu argitaletxeak? Partekatu al dezakezu zure lana, adibidez, gordailu instituzional baten bidez, eta nola?
- Argitaletxeak badu politika interes-gatazkei buruz egileentzat, argitaletxeentzat eta ebaluatzaileentzat?
- Zer formatutan eskura dezakezu zure artikulua? (adibidez, HTML, XML, PDF)
- Erabilera metrikei edo aipuei buruzko informaziorik ematen du aldizkariak?
Argitaletxea sektoreko ekimen ezagunen baten kide al da?
- Committee on Publication Ethics (COPE)ren kide al da?
- Sarbide irekiko aldizkaria bada, Directory of Open Access Journals (DOAJ)en zerrendatuta agertzen al da?
- Sarbide irekiko aldizkaria bada, argitaletxea Open Access Scholarly Publishers’ Association (OASPA)ko kidea al da?
- Aldizkaria (Bangladesh, Nepal, Sri Lanka, Erdialdeko Amerika eta Mongolian argitaratutako aldizkarien kasuan) INASPen Journals Online plataformaren batean ostatatuta al dago? Edo African Journals Onlinen (AJOL aldizkari afrikarren kasuan)?
- Sarbide irekiko aldizkaria bada, Scielon ostatatua al dago (Latinoamerikako aldizkari zientifikoen kasuan)?
- Sarbide irekiko aldizkaria bada, Latindexen indexatua al dago (Latinoamerikan, Karibean, Espainian eta Portugalen argitaratutako aldizkarietarako)?
- Sarbide irekiko aldizkaria bada, Redalycek indexatzen al du (Latinoamerikan, Karibean, Espainian eta Portugalen argitaratutako aldizkarietarako)?
- Argitaletxea beste elkarte bateko kide al da?

Zerrenda honetako galdera gehienei baietz erantzunez gero.
Egiaztatze-zerrenda bete eta zure artikulua bidali, baldin eta galdera denen edota gehienen erantzuna baiezkoa bada.
Many thanks to Oskia Agirre for this translation.
This translation was published in January 2023.