Basque
Zure ikerketa fidagarria den aldizkari batera bidaltzen ari zara?
Zure lanarentzako aldizkari egokia al da?
- Gero eta ikerketa gehiago mundu osorako argitaratzen dira.
- Astero aldizkari akademiko/zientifiko berriak sortzen dira.
- Argitaletxeen jokabide okerren eta iruzurren inguruko berriek gora egin dute.
- Non argitaratu hautatzeko unean eguneratutako gidak aurkitzea erronka handia izan daiteke.
- Nola egiaztatu dezakezu aztertzen ari zaren aldizkaria zure ikerketarentzat egokia dela?
Kontsultatu ondorengo zerrenda aukeratu duzun aldizkaria fidagarria den egiaztatzeko.
- Zuk edo zure kideek aldizkaria ezagutzen duzue?
– Irakurri duzu noizbait aldizkari horren artikuluren bat?
– Erraza da aldizkariaren azken artikuluak topatzea? - Argitaratzailea nor den jakitea eta berarekin harremanetan jartzea erraza da?
– Argitaratzailearen izena argi eta garbi agertzen da aldizkariaren web orrian?
– Aldizkariarekin harremanetan jar zaitezke telefonoz, posta elektronikoz edota postaz? - Aldizkariak erabiltzen duen adituen ebaluazio mota argi azaltzen al du?
- Artikuluak erabiltzen dituzun zerbitzuetan indexatuta al daude?
- Zordunduko diren gastuen inguruan argia al da?
– Aldizkariaren web orrian azaltzen al da gastuak zertarako diren eta noiz kobratuko diren? - Batzorde editoriala ezagutzen al duzu?
– Batzorde editorialeko kideen berri izan al duzu inoiz?
– Batzorde editorialeko kideek aldizkaria aipatzen al dute euren webgune pertsonaletan? - Argitaratzailea sektoreko ekimen ezagunen baten kide al da?
– Committee on Publication Ethics (COPE)-ren kide al da?
– Sarbide irekiko aldizkaria bada, Directory of Open Access Journals (DOAJ)-en zerrendatuta agertzen al da?
– Sarbide irekiko aldizkaria bada, argitaratzailea Open Access Scholarly Publishers’ Association (OASPA)-ko kidea al da?
– Aldizkaria (Bangladesh, Nepal, Sri Lanka, Erdialdeko Amerika eta Mongolian argitaratutako aldizkarien kasuan) INASP-en aldizkari elektronikoen plataforma batean ostatatuta al dago? Edo African Journals Online-n? (AJOL aldizkari afrikarren kasuan)
– Argitaratzailea beste elkarte bateko kide al da?
Zerrenda honetako galdera gehienei baietz erantzunez gero.
Egiaztatze-zerrenda bete eta zure artikulua bidali, baldin eta galdera denen edota gehienen erantzuna baiezkoa bada.
- Aukeratu duzun aldizkariak zure kideentzat profil egokia duela ziurtatu behar duzu, ospea eta aipamenak lortzeko aukerak hobetuz.
- Zure ikerketa aldizkari aproposean argitaratzeak zure profil profesionala hobetuko du eta lanbide-karreran aurrera egiten lagunduko dizu.
- Zure lanak aurkitzeko erraza den lekuren batean egon behar du indexatuta edo artxibatuta.
- Zure lana argiratze-arloan esperientzia duten profesionalek zuzentzea eta editatzea eskatu behar duzu.
- Kasu honetan soilik bidali beharko zenuke zure artikulua.
Many thanks to Oskia Agirre, librarian at the University of the Basque Country, for this translation.