Liburuak eta kapituluak
Egiaztapen-zerrenda hau tresna bat da, argitaletxe bat zure ikerketarako egokia den ala ez ebaluatzean jakin behar duzuna argitzen lagunduko dizuna.

Zure ikerketa konfiantzazko argitaletxe batera bidaltzen ari zara?
Nola jakin daiteke kontuan hartzen ari zaren argitaletxea zure ikerketarako egokia dela?
- Gero eta ikerketa gehiago ari dira argitaratzen mundu osoan.
- Astero argitaletxe berriak merkaturatzen dira.
- Ikertzaile askok argitaletxe predatzaileen inguruko kezkak dituzte.
- Non argitaratu aukeratzean zaila izan daiteke orientazio eguneratua aurkitzea.

Erabili zerrenda hau aukeratu duzun argitaletxea fidagarria den egiaztatzeko.
Zuk edo zure kideek argitaletxea ezagutzen duzue?
- Irakurri duzu lehenago argitaletxearen libururik edo kapitulurik?
- Erraza da argitaletxeak banatutako azken liburuak aurkitzea?
- Argi dago nola banatzen dituzten liburuak?
- Esan dezakezu zein formatutan dauden eskuragarri liburuak eta zer prezio mailatan? (adib. erosteko liburu elektronikoa edo sarbide irekikoa, azal gogor edo bigunean inprimatua)
- Editore akademikoek badute historialik egiaztatuta zure esparruan?
Argitaletxea identifikatzea eta berarekin harremanetan jartzea erraza da?
- Argitaletxearen izena argi eta garbi erakusten da liburuaren azalean eta webgunean?
- Argitaletxearekin harremanetan jar zaitezke telefonoz, posta elektronikoz edota postaz?
Argitaletxeak argi azaltzen al du erabiltzen duen adituen ebaluazio mota eta ebaluatzaile independenteak/kanpokoak erabiltzen dituen?
- Argitaletxeak eskaintzen al du argitalpen-batzorde baten edo zure gai-arloko ikertzaileen ebaluaziorik?
Liburuak zuk edo zure kideek erabiltzen dituzuen zerbitzuetan indexatuta daude?
- Erraz aurki daitekeen datu-base batean indexatuta edo gordailututa dago zure liburu edota kapitulua?
Argitaletxeak bermatzen al du argitalpen digitalak artxibatzea eta epe luzera gordetzea, adibidez, OAPEN edo CLOCKSS bidez?
- Argitaletxeak erabiltzen al ditu identifikatzaile digital iraunkorrak liburuetarako edota kapituluetarako?
Argitaletxeak azaltzen al du bere web orrian jasotzen duen finantzazioa?
- Bistan da egileei ordainsariak kobratuko zaizkien ala ez?
- Tasarik baldin badago, ematen al du argitaletxearen web guneak kopuruaren eta monetaren berri, tasa horiek zertarako diren eta noiz kobratuko diren?
- Azaltzen al da argitatxearen web gunean salbuespenak dauden ala ez?
Egileentzako gidalerrorik badago argitaletxearen webgunean?
- Sarbide irekiko liburuetarako, badu argitaletxeak lizentzia-politika garbirik, lehentasunezko edozein lizentzia barne, eta salbuespenak onartzen al diren egilearen beharren arabera? Lizentziaren xehetasunak ematen al dira beren argitalpenetan? Zure liburua eskuragarri egongo al da argitaratzen denean, sarbide irekian?
- Zure lanaren egile-eskubideak gordetzeko aukera ematen dizu argitaletxeak? Aukera ematen dizu zure liburu edo kapituluaren bertsio elektronikoa partekatzeko, adibidez, biltegi instituzional baten bidez, eta nola?
- Argitaletxea argia al da egile-eskubideen kontratu eta akordioei buruz, hala badagokio?
- Argitaletxeak ba al du interes-gatazkei buruzko politikarik egileentzat, editoreentzat eta ebaluatzaileentzat?
- Argitaletxea argia al da egileei eskaintzen zaizkien zerbitzuei buruz, hala nola copyeditinga eta marketinari buruz eta eskubideen kudeaketaren laguntzari buruz?
- Argi al dago argitaletxeak nola emango dizun zure liburuaren irismenari eta erabilerari buruzko informazioa?
Egiaztatu ditzakezun beste gauza batzuk
Argitaletxea sektoreko ekimen ezagunen baten kide al da?
- Committee on Publication Ethics (COPE)ren kide al da?
- Liburua sarbide irekian zabalduko bada, Directory of Open Access Books (DOAB)en zerrendatuta agertzen al da?
- Argitaletxeak sarbide irekiko aukera eskaintzen badu, argitaletxea Open Access Scholarly Publishers’ Association (OASPA)ko kidea al da?
- Argitaletxea Latindexen indexatua al dago (Latinoamerikan, Karibean, Espainian eta Portugalen argitaratutako liburuetarako)?
- Sarbide irekiko argitaletxea bada, Scielon ostatatua al dago (Latinoamerikako liburu zientifikoen kasuan)?
- Argitaletxea beste elkarte bateko kide al da?

Zerrendako galdera gehienei edo guztiei «bai» erantzunez gero
Egiaztatze-zerrenda bete eta zure lana bidali, baldin eta galdera denen edota gehienen erantzuna baiezkoa bada.
Many thanks to Oskia Agirre for this translation. |
This translation was published in January 2023.