Choose the right journal for your research

Basque

Zure ikerketa fidagarria den aldizkari batera bidaltzen ari zara?

Zure lanarentzako aldizkari egokia al da?

  • Gero eta ikerketa gehiago mundu osorako argitaratzen dira.
  • Astero aldizkari akademiko/zientifiko berriak sortzen dira.
  • Argitaletxeen jokabide okerren eta iruzurren inguruko berriek gora egin dute.
  • Non argitaratu hautatzeko unean eguneratutako gidak aurkitzea erronka handia izan daiteke.
  • Nola egiaztatu dezakezu aztertzen ari zaren aldizkaria zure ikerketarentzat egokia dela?

Kontsultatu ondorengo zerrenda aukeratu duzun aldizkaria fidagarria den egiaztatzeko.

  • Zuk edo zure kideek aldizkaria ezagutzen duzue?
    – Irakurri duzu noizbait aldizkari horren artikuluren bat?
    – Erraza da aldizkariaren azken artikuluak topatzea?
  • Argitaratzailea nor den jakitea eta berarekin harremanetan jartzea erraza da?
    – Argitaratzailearen izena argi eta garbi agertzen da aldizkariaren web orrian?
    – Aldizkariarekin harremanetan jar zaitezke telefonoz, posta elektronikoz edota postaz?
  • Aldizkariak erabiltzen duen adituen ebaluazio mota argi azaltzen al du?
  • Artikuluak erabiltzen dituzun zerbitzuetan indexatuta al daude?
  • Zordunduko diren gastuen inguruan argia al da?
    – Aldizkariaren web orrian azaltzen al da gastuak zertarako diren eta noiz kobratuko diren?
  • Batzorde editoriala ezagutzen al duzu?
    – Batzorde editorialeko kideen berri izan al duzu inoiz?
    – Batzorde editorialeko kideek aldizkaria aipatzen al dute euren webgune pertsonaletan?
  • Argitaratzailea sektoreko ekimen ezagunen baten kide al da?
    Committee on Publication Ethics (COPE)-ren kide al da?
    – Sarbide irekiko aldizkaria bada, Directory of Open Access Journals (DOAJ)-en zerrendatuta agertzen al da?
    – Sarbide irekiko aldizkaria bada, argitaratzailea Open Access Scholarly Publishers’ Association (OASPA)-ko kidea al da?
    – Aldizkaria (Bangladesh, Nepal, Sri Lanka, Erdialdeko Amerika eta Mongolian argitaratutako aldizkarien kasuan) INASP-en aldizkari elektronikoen plataforma batean ostatatuta al dago? Edo African Journals Online-n? (AJOL aldizkari afrikarren kasuan)
    – Argitaratzailea beste elkarte bateko kide al da?

Zerrenda honetako galdera gehienei baietz erantzunez gero.

Egiaztatze-zerrenda bete eta zure artikulua bidali, baldin eta galdera denen edota gehienen erantzuna baiezkoa bada.

  • Aukeratu duzun aldizkariak zure kideentzat profil egokia duela ziurtatu behar duzu, ospea eta aipamenak lortzeko aukerak hobetuz.
  • Zure ikerketa aldizkari aproposean argitaratzeak zure profil profesionala hobetuko du eta lanbide-karreran aurrera egiten lagunduko dizu.
  • Zure lanak aurkitzeko erraza den lekuren batean egon behar du indexatuta edo artxibatuta.
  • Zure lana argiratze-arloan esperientzia duten profesionalek zuzentzea eta editatzea eskatu behar duzu.
  • Kasu honetan soilik bidali beharko zenuke zure artikulua.

Many thanks to Oskia Agirre, librarian at the University of the Basque Country, for this translation.